Eustat

Eustat Euskadi.net

Lurralde informazioa

Udal informazioa Udal informazioa

Udal informazioa

    UDAL DATUEN ATAL honek erabilgarritasun handiko lanabesa izan nahi du Euskal AEko 251 udalerrietako egungo errealitate estatistikoa eta bilakaera historikoa ezagutzeko.

    Hemen udalerri bakoitzerako datu ugari eskaintzen ditugu, bertan bizi, jaio, hil, ezkontzen den lagun-kopurua; banku-bulegoak, autoak, motoak, zenbat etxebizitza dauden hutsik, langabe-kopurua, DBHko ikasleena… zure herriaren 200 bat datu, eskualdekoekin, herrialde historikokoekin, Euskal AEkoekin alderatuta. Datu historikoak ere eskaintzen ditugu, 1975etik.

    200 datu estatistiko inguru dira, aukeraketa errazteko 13 gai-arlotan sailkatuta.

Udalmap Udalmap

Udalmap

    UDALMAP Euskal AEko udalerrietan oinarria duen lurralde-informazioaren sistema integratua da. Zerbitzu publiko bat eskaini nahi da, udalerrietako errealitate sozio-ekonomikoa hobetu ezagutu ahal izateko.

    Bada, baita ere, GIS aplikazioa, zeinaren bidez estatistika-eragiketen emaitzak hedatzen diren: Euskal AEko udalerrietako iraunkortasunaren adierazleak eta udalerrietako ekipamendu eta azpiegituren gaineko inkesta.

    Datu eskuragarriak gaurko Iraunkortasun Adierazleen Panelean eta Ekipamenduen Panelean daude.

    Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak egiten du UDALMAP.

KaleGis KaleGis

KaleGis

    KALEGIS lurralde informazio sistema da. Haren erreferentzia Eustaten kale-izendegia da, eta Euskal AE osorik hartzen du. Kale-izendegian azaltzen diren lurralde-entitateen (herrialde historikoa, eskualdea, udalerria, herri-entitatea eta guneak, barruti eta sekzioak, estatistika-auzoak, kaleak eta behe-barruak) lokalizazio eta bistaratzea ahalbidetzen du.

    Eraikinetako jarduera ekonomikoak bistaratzeko aukera ere eskaintzen du, eta, udalerri mailan, jarduera ekonomiko zehatz bat bilatzekoa.

    Azkenik, posible da baita ere, Euskal AEko kartografia geruza grafikoak deskargatzea esteka honetatik:
    Kartografia geruza grafikoen FTP deskarga zerbitzua (direktorioa: cartografia/Limites/Unidades_estadisticas)

KaleGis Información inframunicipal

Información inframunicipal

Callejero Kale-izendegia

Kale-izendegia

    El KALE-IZENDEGIA udalerri, entitate, barruti, sekzioen kode gaurkotuen zerrenda dago, baita ere kaleetako zenbakitze-tarte guzti-guztien erregistroak. Udalerri bakoitzaren barruan erregistroak kale-izenen ordena alfabetikoaren arabera ordenatzen dira.

    Kale-izendegi honetako informazioa KaleGis egiteko oinarria da.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut