Aurkezpena
Gogoeta pedagogikoak:
Ikuspegi pedagogikotik Makro-webquesta irakaskuntza-ikaskuntzako proposamena da eta ezaugarri hauek ditu:
Proposatutako zereginetarako ordenagailua erabiltzen da; gainera, normalean, behar den informazioa sarean bilatzen da.
Sarean gidatuta bilatzen da informazioa, hau da, argi adierazten da zeregina egiteko behar den informazioa bilatzeko nora jo behar den.
“Prozesua” eta “produktua” bereizten dira. “Prozesua” lana egiteko eman beharreko urratsak dira; “produktua” horren emaitza da. Prozesuan ordenagailua erabiltzea ohikoa da, eta horren ondorioz mota bateko edo besteko produktu birtuala lortzen da. Produktuaren eraikuntza birtuala amaitutakoan, zer forma eman erabaki behar da: forma berarekin jarraitu daiteke, beste forma digital batera igaro edota inprimatu.
Curriculum egituraren ikuspegitik Makro-webquesta gutxienez 3 ideiaren inguruan antolatzen da:
- Ikasleek ikasi behar dutena
- Ikasleek egin behar dutena
- Ebaluazioa
Makro-webquestak elementu gehiago izan ditzake, baina hauek dira garrantzitsuenak.
Makro-webquestari esker ikasleak lan autonomoa egin beharko luke eta ikuspegi honetatik irakasleak ez luke parte hartu behar ikasleek eskatutakotik harantzago. Aurreko baieztapen hau lana egingo duten ikasleen adinak zehaztu behar du, izan ere, autonomia pixkanaka garatzen den gaitasun pertsonala da eta ez da ohikoa derrigorrezko hezkuntzako ikasleek erabat garatuta izatea. Beraz, irakaslearen lana izango da prozesuan eta produktuaren egituran bere parte hartzeak zer maila izango duen neurtzea; dena dela, Makro-webquestaren egitura ere egokitu beharra dago ikasleen ezaugarrietara eta egitura itxiagoak proposatu behar dira adin txikiagokoentzat eta irekiagoak heltzen ari diren heinean.
Gogoeta tematikoak:
Aurkezten dugun Makro-webquest honen izena Zure udalerriko klima da eta interes pertsonal, ekonomiko eta kultural handiko gai bati buruzkoa da. Klimak aisiako jarduerak baldintzatzen ditu eta eragin handia du jarduera ekonomikoetan. Hori dela eta, interesgarria da klima definitzeko aldagaiak ezagutzea ere. Curriculumaren ikuspegitik Makro-webquest honetan, funtsean, Matematikarekin eta Gizarte Zientziekin zerikusia duten gaiak aztertzen dira.
Oinarrizko gaitasunak:
Hezkuntzako Lege Organikoak (2006) egiten duen sailkapenaren arabera, proposatutako ikaskuntzen bidez gaitasun hauek garatu daitezke: matematikoa, hizkuntzakoa, digitala, ikasten ikastekoa, soziala eta herritarra eta autonomia eta ekimen pertsonala.
Aurretiko ezaguerak:
Lan hau modu autonomoan egiteko, ikasleek ezaguera hauek behar dituzte aurretik:
- Ordenagailuaren eta sistema operatiboaren oinarrizko erabilera.
- Testu prozesatzaile baten oinarrizko erabilera.
- Kalkulu-orri baten oinarrizko erabilera, oinarrizko eragiketak eta diagramak egiteko.
- Batez besteko aritmetikoaren kontzeptua eta kalkulu-orria erabilita hori lortzeko kalkulu prozedura.
Lan hau egin behar duten ikasleek ezaguera hauek ez dituztela menderatzen uste izanez gero, aurrez lan bat egin daiteke menderatu ditzaten. Kontuan izatea komeni da kopuru esanguratsu batek ezaguera hauek menderatzen ez baditu, lanaren garapenean oztopoak egon daitezkeela.
Maila:
Makro-webquest hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan erabiltzeko diseinatuta dago, estatistikako kontzeptu nahiko konplexuak erabiltzen baitira: korrelazio lineala; bestalde, autonomia maila ertaina edo altua eskatzen zaie.

(1) OINARRIZKO EDO FUNTSEZKO GAITASUNAK
- Hizkuntza gaitasuna.
- Matematikako gaitasuna.
- Mundu fisikoarekin elkarreragiteko gaitasuna.
- Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.
- Gizarte eta herritar gaitasuna.
- Gaitasun kultural eta artistikoa.
- Ikasten ikasteko gaitasuna.
- Gaitasuna eta autonomia pertsonala.
(2) TESTUINGURUAK
- Akademikoa: ikaskuntza garatzen den ezagutza-arloari berari erreferentzia egiten dion testuingurua.
- Pertsonala: pertsonari berari erreferentzia egiten dion testuingurua.
- Soziala: mundu sozialari oro har erreferentzia egiten dion testuingurua.
- Eskolakoa: ikaskuntza proposatzen den arloari ez, baizik curriculumeko gainerako arloei erreferentzia egiten dien testuingurua.
- Profesionala: lan munduari erreferentzia egiten dion testuingurua.
Egin beharreko egitekoak. Makro-webquest honetan 9 egiteko daude.

Ebaluazioa
0tik 4rako eskala erabiliko da ikaskuntza bakoitzaren lorpen maila sailkatzeko.
Ikaskuntza bakoitzean gutxienez 1 lortu beharko da.


