Hasiera > Eskolako weba Eustat Hasiera > Makro-webquesta > 4. Makro-webquesta - Ikasleentzako informazioa

Sarrera

Makro-webquest honetan txosten digital txiki bat egiteko proposatzen dizugu zure herriko klimaren ezaugarriei buruz eta inguruko eskualdeetako klimarekin alderatzeko ere proposatzen dizugu. Badakizu klima garrantzitsua dela nola bizitza pertsonalean (aisian) hala sozial eta ekonomikoan duen garrantziagatik; gainera, egun gaurkotasun handia du, aldaketa klimatikoa eta horrek izan ditzakeen ondorioak direla eta.

Lan honetan idatzizko txosten bat egin behar duzu, bildutako informazioarekin eta ondorioekin.


Ikasiko duzuna

Makro-webquest honetan ikasiko duzu:

  • Informazioa modu autonomoan aurkitzen, ordenan eta kontuz gordetzen eta zure lanaren prozesua kontrolatzen, modu arduratsuan autoebaluatuta.

  • Zeure herriko klima bere ohiko sailkapenarekin lotzen, klima definitzen duten aldagai nagusiak erabilita adierazle gisa.

  • Bi klima mota konparatzen, aldagai klimatikoetan ikusten diren aldeak aztertuta eta azalduta.

  • Puntuzko hodeien bidez modu intuitiboan aztertzen bi aldagairen arteko korrelazioa, positiboa edo negatiboa den ikusita eta bere balioa baxua, ertaina edo altua den ikusita.

  • Bi aldagairen arteko korrelazio linealaren koefizientea kalkulatzen, eta horren balioaren esanahia interpretatzen, bi aldagairen arteko korrelazio maila zehazteko.

  • Modu autonomoan eta aurkezpena zainduaz lan honetako datuak eta ondorioak dituen txosten bat idazten.


Egitekoak

Egiteko honetan zure irakasleak emango dizun azalpena entzungo duzu lana egin aurretik. Azalpenak bi zati izango ditu:


Lehenengo zatian landu behar duzun gaia azalduko dizute, kasu honetan, klima eta bere aldagaiak: tenperatura, plubiometria, hezetasun erlatiboa, presio atmosferikoa, etab. Azalpena adi entzun ondoren, gaiaz interesatzen zaizkizun gauza guztiei buruz galdetzea komeni zaizu, lanean hasten zarenean ikertu beharreko gaia argi izan dezazun. Nola entzuterakoan hala galderak egiterakoan aktiboa izatea gomendatzen dizugu.


Bigarren zatian lana nola garatuko den azalduko dizute:

  • Lana banaka ala taldean egin behar den, eta taldean egin behar bada, taldeak nola osatuko diren.

  • Zer egin behar duzun eta zer informazio izango duzun hori egiteko.

  • Azkenean zuk zer produktu egitea espero den.

  • Egiteko duzun denbora eta denbora hori lan-saioetan nola banatzen den.

  • Hori egiteko dituzun espazioak eta baliabideak.

  • Zure lana nola kontrolatu eta ebaluatu behar duzun.

  • Lan honetan nola kalifikatuko zaituzten.


Azalpen guztiak adi entzutea komeni zaizu eta lana egiten hasi aurretik jakitea komeni zaizun guztiari buruz galdetzea ere bai.