Hasiera > Eskolako Webaren hasiera > Makro-Webquest > 2. Makro-webquesta - Irakaslearen sarrera

Aurkezpena


Gogoeta pedagogikoak:

Ikuspegi didaktikotik Makro-webquest hauek ikasteko eta irakasteko proposamenak dira eta ezaugarri hauek dituzte:

  • Proposatutako zereginetarako ordenagailua erabiltzen da; gainera, normalean, behar den informazioa sarean bilatzen da.

  • Sarean gidatuta bilatzen da informazioa, hau da, argi adierazten da zeregina egiteko behar den informazioa bilatzeko nora jo behar den.

  • “Prozesua” eta “produktua” bereizten dira. “Prozesua” lana egiteko eman beharreko urratsak dira; “produktua” horren emaitza da. Prozesuan ordenagailua erabiltzea ohikoa da, eta horren ondorioz mota bateko edo besteko produktu birtuala lortzen da. Produktuaren eraikuntza birtuala amaitutakoan, zer forma eman erabaki behar da: forma berarekin jarraitu daiteke, beste forma digital batera igaro edota inprimatu.


Curriculumaren egituraren ikuspegitik, Makro-webquesta gutxienez 3 ideiaren inguruan antolatzen da:

  • Ikasleak ikasi behar duena
  • Ikasleak egingo duena
  • Ebaluazioa

Makro-webquestak elementu gehiago ere eduki ditzake, baina hauek dira garrantzitsuenak.


Makro-webquestari esker ikasleak lan autonomoa egin beharko luke eta ikuspegi honetatik irakasleak ez luke parte hartu behar ikasleek eskatutakotik harantzago. Aurreko baieztapen hau lana egingo duten ikasleen adinak zehaztu behar du, izan ere, autonomia pixkanaka garatzen den gaitasun pertsonala da eta ez da ohikoa derrigorrezko hezkuntzako ikasleek erabat garatuta izatea. Beraz, irakaslearen lana izango da prozesuan eta produktuaren egituran bere parte hartzeak zer maila izango duen neurtzea; dena dela, Makro-webquestaren egitura ere egokitu beharra dago ikasleen ezaugarrietara eta egitura itxiagoak proposatu behar dira adin txikiagokoentzat.


Gaiarekin zerikusia duten kontuak:

Zer egin dezakegu ur gutxiago kontsumitzeko? izenburuarekin aurkeztu dugun makro-webquestak interes pertsonal, ekonomiko eta sozialeko gai bat jorratzen du. Ur gutxiago kontsumitzean ingurumena zaindu egingo da eta gure bizimodua iraunkorragoa izango da. Horregatik hartu behar dugu denok ur gutxiago kontsumitzeko konpromisoa, iraganean inguru honetan ura hain ugaria bazen ere gerta daitekeelako gutxiago kontsumitu ezean hain ugaria ez izatea. Curriculumaren ikuspegitik, makro-webquest honetan, batez ere Matematika eta Gizarte Zientziak arloekin lotutako edukiak lantzen dira.


Oinarrizko gaitasunak:

ELOk (2006) egiten duen sailkapenaren arabera, gaitasun hauek landuko dira proposatutako ikas-arloen bidez: Gaitasun matematikoa, hizkuntz gaitasuna, gaitasun digitala, ikasten ikasteko gaitasuna, gizarte eta herritar gaitasuna, autonomia eta ekimen pertsonala.


Aurretiko ezaguerak:

Lana modu autonomoan egin ahal izateko, ikasleek ezagutza hauek izan behar dituzte aldez aurretik:

  • Ordenagailua eta sistema-eragilea modu oinarrizkoan erabiltzen.
  • Testu-prozesadorea modu oinarrizkoan erabiltzen.
  • Kalkulu-orriak erabiltzen, oinarrizko eragiketak egiteko eta diagramak sortzeko.
  • Batezbesteko aritmetikoa zer den eta nola kalkulatzen den kalkulu-orria erabilita.

Lan hau egin behar duten ikasleak ezagutza horien jabe ez direla iritziz gero, beste lan bat egin liteke aurrez, arlo horiek ikas ditzaten lortzeko. Komeni da kontuan izatea ezagutza horien jabe ez diren ikasleak asko samar badira eragozpen handiak izan litezkeela gero lana egiteko.


Maila:

Makro-webquest hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloan erabiltzeko diseinatuta dago, estatistika-kontzeptu errazak lantzen baitira.


Makro-webquestaren planifikazio curricularra

(1) OINARRIZKO GAITASUNAK

  1. Hizkuntza-gaitasuna.
  2. Gaitasun matematikoa.
  3. Mundu fisikoarekin elkarreragiteko gaitasuna.
  4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.
  5. Gaitasun sozial eta herritarra.
  6. Gaitasun kultural eta artistikoa.
  7. Ikasten ikasteko gaitasuna.
  8. Gaitasuna eta autonomia pertsonala.

(2) TESTUINGURUAK

  1. Akademikoa: ikaskuntza garatzen den ezagutza arloari erreferentzia egiten dion testuingurua.
  2. Pertsonala: pertsonari berari erreferentzia egiten dion testuingurua.
  3. Soziala: mundu sozialari oro har erreferentzia egiten dion testuingurua.
  4. Eskolakoa: curriculumeko gainerako arloei erreferentzia egiten dien testuingurua, ikaskuntzan proposatutakoak ez direnei.
  5. Profesionala: lan munduari erreferentzia egiten dion testuingurua.


Egin beharrekoak. Makro-webquest honetan 7 egiteko daude.


Egiteko deskripzioa








Ebaluazioa

0tik 4rako eskala erabiliko da, ikaskuntza bakoitzaren lorpen maila sailkatzeko.

Ikaskuntza bakoitzean gutxienez 1 eskatuko da.



Ebaluazioa