Aurkezpena
Gogoeta pedagogikoak:
Ikuspegi didaktikotik Makro-webquest hauek ikasteko eta irakasteko proposamenak dira eta ezaugarri hauek dituzte:
Proposatutako zereginetarako ordenagailua erabiltzen da; gainera, normalean, behar den informazioa sarean bilatzen da.
Sarean gidatuta bilatzen da informazioa, hau da, argi adierazten da zeregina egiteko behar den informazioa bilatzeko nora jo behar den.
“Prozesua” eta “produktua” bereizten dira. “Prozesua” lana egiteko eman beharreko urratsak dira; “produktua” horren emaitza da. Prozesuan ordenagailua erabiltzea ohikoa da, eta horren ondorioz mota bateko edo besteko produktu birtuala lortzen da. Produktuaren eraikuntza birtuala amaitutakoan, zer forma eman erabaki behar da: forma berarekin jarraitu daiteke, beste forma digital batera igaro edota inprimatu.
Curriculumaren egituraren ikuspegitik, Makro-webquesta gutxienez 3 ideiaren inguruan antolatzen da:
- Ikasleak ikasi behar duena
- Ikasleak egingo duena
- Ebaluazioa
Makro-webquestak elementu gehiago ere eduki ditzake, baina hauek dira garrantzitsuenak.
Makro-webquestari esker ikasleak lan autonomoa egin beharko luke eta ikuspegi honetatik irakasleak ez luke parte hartu behar ikasleek eskatutakotik harantzago. Aurreko baieztapen hau lana egingo duten ikasleen adinak zehaztu behar du, izan ere, autonomia pixkanaka garatzen den gaitasun pertsonala da eta ez da ohikoa derrigorrezko hezkuntzako ikasleek erabat garatuta izatea. Beraz, irakaslearen lana izango da prozesuan eta produktuaren egituran bere parte hartzeak zer maila izango duen neurtzea; dena dela, Makro-webquestaren egitura ere egokitu beharra dago ikasleen ezaugarrietara eta egitura itxiagoak proposatu behar dira adin txikiagokoentzat.
Gaiarekin zerikusia duten kontuak:
“Nekazal turismoa Euskal AEn” da aurkezten dizuegun Makro-webquesta eta balio tematikoa du interes ekonomiko eta soziala duen gai bati buruzkoa delako, turismo mota honek gure gizartean gero eta garrantzi handiagoa duenez. Curriculumaren ikuspegitik, Makro-webquest honetan Matematika eta Gizarte Zientzien arloarekin zerikusia duten gaiak daude funtsean.
Oinarrizko gaitasunak:
Hezkuntzako Lege Organikoak (2006) egiten duen sailkapenaren arabera, proposatutako ikaskuntzen bidez gaitasun hauek garatu daitezke: matematikoa, digitala, ikasten ikastekoa eta soziala eta herritarra.
Aurretiko ezaguerak:
Lan hau modu autonomoan egiteko, ikasleek ezaguera hauek behar dituzte aurretik:
- Ordenagailuaren eta sistema operatiboaren oinarrizko erabilera.
- Testu prozesatzaile baten oinarrizko erabilera.
- Kalkulu-orri baten oinarrizko erabilera, oinarrizko eragiketak egiteko.
- Portzentaje kontzeptua eta hori lortzeko kalkulu prozedura.
Lan hau egin behar duten ikasleek ezaguera hauek ez dituztela menderatzen uste izanez gero, aurrez lan bat egin daiteke menderatu ditzaten. Kontuan izatea komeni da kopuru esanguratsu batek ezaguera hauek menderatzen ez baditu, lanaren garapenean oztopoak egon daitezkeela.
Maila:
Makro-webquest hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan erabiltzeko diseinatuta dago, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan edo Bigarreneko bigarren zikloan ere erabili ahal izango den arren.

(1) OINARRIZKO GAITASUNAK
- Hizkuntza-gaitasuna.
- Gaitasun matematikoa.
- Mundu fisikoarekin elkarreragiteko gaitasuna.
- Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.
- Gaitasun sozial eta herritarra.
- Gaitasun kultural eta artistikoa.
- Ikasten ikasteko gaitasuna.
- Gaitasuna eta autonomia pertsonala.
(2) TESTUINGURUAK
- Akademikoa: ikaskuntza garatzen den ezagutza arloari erreferentzia egiten dion testuingurua.
- Pertsonala: pertsonari berari erreferentzia egiten dion testuingurua.
- Soziala: mundu sozialari oro har erreferentzia egiten dion testuingurua.
- Eskolakoa: curriculumeko gainerako arloei erreferentzia egiten dien testuingurua, ikaskuntzan proposatutakoak ez direnei.
- Profesionala: lan munduari erreferentzia egiten dion testuingurua.
Egin beharrekoak. Makro-webquest honetan 7 egiteko daude.

Ebaluazioa
0tik 4rako eskala erabiliko da, ikaskuntza bakoitzaren lorpen maila sailkatzeko.
Ikaskuntza bakoitzean gutxienez 1 eskatuko da.


