ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00090_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan desbideratze parametro garrantzitsuenen esanahiari buruzko informazioa ematen dugu: desbideratzea, batez besteko desbideratzea, bariantza eta desbideratze estandarra.

Jarduera honetan, laburpen jarduera guztietan bezala, “ikasi beharreko” testu bat emango diegu ikasleei. Testua ikasteko hainbat ikaskuntza-estrategia edo -teknika erabiliko dira informazioa aztertzeko. Ondorengo teknika jarrai daiteke jarduera honetan:
a) Testua irakurri eta ulertzen ez diren hitzak edo kontzeptuak azaldu.
b) Azaltzen eta definitzen diren kontzeptuak bereizi; kasu honetan, mediana eta kuartilak.
c) Definizioak azpimarratu.
d) Definizioak jasotzen dituen glosategi bat osatu.
e) Glosategiko definizioak buruz ikasi.

Jarduera honetan hainbat ariketa ematen dira jardueraren lehen atalean emandako informazioa ulertu den ikusteko. Hortaz, ikasitakoa praktikan jartzeko ariketak dira.

Gaitasun gakoak:

  • Ikasten ikasi

Gaitasunak:

Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.

Erabileraren testuingurua:

  • Akademikoa

Jarrera:

  • Arretatsua

Gaia/k:

  • Desbideratze-parametroak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Laburpena

Denbora:   30 (minutuak)

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   3.