Deskripzioa: Jarduera honetan ikerketa bikoitza egitea proposatzen da. Taula bateko datuak erabiliz eta egoki diren parametro estatistikoak kontuan hartuz, aireportu ezberdinen aldagai klimatikoak deskribatu eta alderatu behar dira. Jakina, datu horiek interpretatzea komeni da, eta gero egoeraren, klimaren eta bestelakoen gaineko ondorioak atera eta argudiatzea. Jarduera honetan funtsezkoa da ikasleek beren kabuz eta nahikoa ekimenez aritzea.