Deskripzioa: Korrelazioaren kontzeptua funtsezkoa eta konplexua da estatistikan. Une honetan intuizioz jokatu behar da erlazionatutako bikoteak diagrama kartesiar batean emandako puntu-hodeiaren eta korrelazioaren artean. Horretarako adibide bi aukeratu ditugu. Behatokiaren kotaren eta urteko batez besteko tenperaturaren arteko erlazioak beherako joera duen hodeia du; izan ere, kotak gora egitean (eskuinerantz) tenperaturak behera egiten du (beherantz). Ez dago mendekotasun linealik baina bai joera bat, eta joera horri oraingoz korrelazio deituko diogu; korrelazio negatiboa, kasu honetan, balioetako batek gora egiten duenean besteek behera egiten dutelako. Ez da gauza bera gertatzen kota pilatutako prezipitazioarekin erlazionatzen dugunean; horrelakoetan ez da loturarik ematen, puntu-hodei batek diagrama sakabanatua eta ez hain antolatua ematen du joera bati dagokionez. Ikasleek mota horretako hausnarketak egin ditzaten lortu nahi dugu jarduera honen bidez.