Deskripzioa: Jarduera honen bidez erakutsi nahi da datu-serieak aztertu eta alderatzeko parametro estatistikoak erabili daitezkeela. Datu hauek, hain zuzen, bi behatokitan (bata Donostian eta bestea Gasteizen) jasotako klimaren aldagaien serie bati buruzkoak dira. Urte ezberdinetako datuen batezbesteko aritmetikoek ematen dizkiguten balioei esker aldagai horiek urte batetik gorako aldietan konpara daitezke eta, beraz, fidagarritasun gehiago ematen digute. Egun bat zoriz aukeratuz gero egun horretan kazkabarra egiteko probabilitatea batez besteko balio horien mende dago. Bi behatoki horietako bat itsasaldean dago eta bestea klima kontinentalean; bakoitza non dagoen jakiteko parametro erabilgarriena euria egin duen egunen batezbestekoa da, itsasaldean euri gehiago egiten duelako.
Jardueraren bigarren atalean bi behatoki horiexek konparatu behar dira berriz, baina oraingoan aldagai ezberdinekin. Antzeko lana egin behar da. Itsasaldeko klima eta klima kontinentala bietako zeinek duen jakiteko agian aukerarik onena da tenperatura minimoan eta maximoan izandako aldaketak aztertzea, aldaketa handienak klima kontinentaletan ematen baitira.