ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00084_e.pdf

Deskripzioa:  

Ikerketa honetan ikasleek euren kabuz aplikatu behar dituzte ordura arte bereganatutako ezagutzak, bi behatokitan pilatutako prezipitazioak aztertzeko. Ikerketa honetan parametro zentralak erabili ditzakegu, batezbestekoa bereziki; parametro horien bidez, batez beste pilatutako prezipitazio kopurua jakingo dugu. Zenbat eta batezbesteko altuagoa orduan eta prezipitazio gehiago izango da. Bestalde, batez besteko desbideratzeak erakutsiko digu ehuneko hori berdin banatu den urtean zehar edo gorakada eta beherakada nabarmenik egon den. Bi parametro horiek nahiko zehatz erakutsiko digute zein den bi urtegietako prezipitazioaren egoera, eta horien artean konparazioak egiteko aukera emango digute.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, zehatza, autonomoa

Gaia/k:

  • Parametro zentralak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Ikerketa

Denbora:   50 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua
  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   3.