Deskripzioa: Ikerketa honetan ikasleek euren kabuz aplikatu behar dituzte ordura arte bereganatutako ezagutzak, bi urtegiren okupazio-maila aztertzeko.
Ikerketa honetan parametro zentralak erabili ditzakegu, batezbestekoa bereziki; parametro horien bidez, batez beste betetako maila jakingo dugu (ehunekotan). Zenbat eta batezbesteko altuagoa orduan eta betetze mailaren ehuneko altuagoak izango dira. Bestalde, batez besteko desbideratzeak erakutsiko digu ehuneko hori berdin banatu den urtean zehar edo gorakada eta beherakada nabarmenik egon den. Bi parametro horiek nahiko zehatz erakutsiko digute zein den urtegien egoera, eta horien artean konparazioak egiteko aukera emango digute.