ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00082_e.pdf

Deskripzioa:  

Parametro zentralen bidez datuen batez besteko balioa zein den jakin daiteke; baina parametro horiek ez digute ematen horien barreiadura-mailari buruzko informaziorik, hau da, ez digute esaten balioek banaketa homogeneoa edo heterogeneoa duten. Hori jakiteko beste parametro batzuk erabili behar dira, barreiadura-parametroak izenez ezagutzen direnak. Parametro horien artean errazena hauxe da: banaketaren balioek batezbesteko aritmetikoarekin alderatuta dituzten diferentzien balio absolutuen batez besteko desbideratzea edo batezbestekoa. Kasu honetan, horrela jakingo dugu estazio metereologikoen gaineko datuak batezbestekoaren arabera taldekatu diren ala ez. Gainera, beste klima bat baino muturrekoagoa edo ez hain muturrekoa den klimaz ari garen jakingo dugu. Bi kasuotan batezbestekoak ia antzekoak izan daitezke, baina horrek ez du esan nahi goreneko eta behereneko mailen arteko aldaketak antzekoak direnik.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, zehatza

Gaia/k:

  • Desbideratze-parametroak

Zailtasun maila:   3   3. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila) '

Ataza mota:  Ikerketa

Denbora:   30 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua
  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   3.