ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00081_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan taula baten bidez aztertu behar dira emandako datuak; hain zuzen, datu horiek, taula batean jasotzen diren klimaren aldagai guztiei buruzkoak dira. Parametro zentralak, batezbestekoa eta mediana, erabiltzen badira azterketa errazago egingo da; izan ere, horiei esker, zenbaki bakarra erabilita datu-serie luzeak alderatu daitezke. Hori garrantzitsua da datuak jaso diren aldietan izan diren klimaren aldagaiei dagokienez. Adina kontuan hartuta, ikasleak jarduera estatistiko hau euren kabuz eta nahikoa ekimenez egiteko gai izan beharko lirateke, aurrean dituzten kontzeptuak eta prozedurak aurreko ikasturteetan landu baitira.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, zehatza

Gaia/k:

  • Parametro zentralak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   30 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua
  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   3.