Deskripzioa: Oraingoan kokapen parametro garrantzitsuenei buruzko informazioa ematen dugu: mediana eta kuartilak.
Jarduera honetan, laburpen jarduera guztietan bezala, “ikasi beharreko” testu bat emango diegu ikasleei. Testua ikasteko hainbat ikaskuntza-estrategia edo -teknika erabiliko dira informazioa aztertzeko. Ondorengo teknika jarrai daiteke jarduera honetan:
a) Testua irakurri eta ulertzen ez diren hitzak edo kontzeptuak azaldu.
b) Azaltzen eta definitzen diren kontzeptuak bereizi; kasu honetan, mediana eta kuartilak.
c) Definizioak azpimarratu.
d) Definizioak jasotzen dituen glosategi bat osatu.
e) Glosategiko definizioak buruz ikasi.
Horrez gain, jarduera honetan kontzeptu-mapa bat ematen zaie ikasleei. Bertan adierazi dira parametro zentral nagusiak eta elkarren artean dituzten erlazioak. Ikasleek mapa arretaz irakurri behar dute eta, ondoren, mapa hori erabiliz eskema honetan adierazitako hainbat kontzepturen definizioak zehaztu beharko dituzte. Azken urratsa definizioak buruz ikastea da.