Deskripzioa: Lehenengo orrialdeko akatsak:
- Ez da egia gehien aipatu diren 5ak informazioarekin zuzenean erlazionatuta daudenik. Bai lehenengo 3ren kasuan, baina 4.a www.ehu.es da
- Ez da egia Aurrezki Kutxaren weba denik gehien erabiltzen dena, prentsari lotutakoen ondoren. EHU.es da gehien erabiltzen dena
- Ez da egia Aurrezki Kutxa aldi horretan % 2,5etik % 3ra pasa denik; justu kontrakoa gertatu da.
Bigarren orrialdeko akatsak:
- Taulan ez da 2004ko daturik ematen, hortaz, ez da zuzena horri buruz hitz egitea.
- Ez da egia eragina hirukoiztea lortu duenik; “ia bikoiztu egin dela” esan beharko litzateke.
- MSNri ez dagokio % 26, % 2,6 baizik.
Gaitasun gakoak:
- Matematika, digitala, soziala eta hiritarra
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Erabileraren testuingurua:
Zailtasun maila:
2