Deskripzioa: Jarduera honetan datu-serie bat aztertu behar da. Horretarako, lehenbizi batezbesteko aritmetikoa erabiliko dugu, baliabide hau datuak ditugun herrialde guztietan batez beste erabiltzen den kopurua nola aldatu den konparatzeko. Hala ere, batezbestekoa gehitzen denean, ez da beti herrialde guztietan gehitzen, ezta modu berean ere. Herrialde batetik besterako ezberdintasunak gehitu edo gutxitu diren jakiteko beste parametro batzuk erabili beharko ditugu; oro har, desbideratze parametroak erabiltzen dira honetarako. Kasu honetan, batez besteko desbideratzea erabili behar dugu informazio hori lortzeko. Jardueran azaltzen da nola kalkulatu, baita are garrantzitsuagoa dena ere: zenbakizko balioak nola interpretatu behar ditugun. Batez besteko desbideratzea gehitzen bada, hurrengo ondorioa aterako dugu: balioak gero eta heterogeneoagoak dira. Baina desbideratzeak behera egiten badu, hurrengo ondorioa aterako dugu: balioak hurbildu egiten dira eta horien batura homogeneoagoa da. Jarduera honetan garrantzitsuena da parametro horien funtzionaltasuna ikustea eta ateratzen diren ondorioak behar bezala argudiatzea.
Gaitasun gakoak:
- Matematika, digitala, soziala eta hiritarra
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Utilizar los parámetros centrales y de desviación (desviación media) para analizar e interpretar un conjunto de datos.
Erabileraren testuingurua:
Gaia/k:
- Grafikoak
- Parametro zentralak
- Desbideratze-parametroak
Zailtasun maila:
2