ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00075_e.pdf

Deskripzioa:  

Banaketa baten mediana eta kuartilak kalkulatzeko jarraitu behar den prozedura azaltzen da jarduera honetan, baita banaketa bateko datuen ezaugarriak aztertzeko parametro horiek nola erabili behar diren ere. Banaketa baten balioak multzotan antolatu nahi direnean erabiltzen dira parametro mota horiek, banaketan duten tokia kontuan hartuta: txikitik handira edota alderantziz. Kasu honetan ere erabiltzen dira, hau da, antolatutako banaketaren barruan duten tokian aldaketarik egon den ala ez aztertu nahi denean. Kasu honetan ikusi eta azaldu behar da aztertutako herrialdeak kuartil batetik bestera mugitu diren, eta zein ondorio atera daitezkeen mugitu direnean edo mugitu ez direnean.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Datu multzo baten moda, mediana edota batez besteko aritmetikoa kalkulatzea.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, zehatza

Gaia/k:

  • Parametro zentralak

Zailtasun maila:   3   3. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila) '

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   30 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua
  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   3.