Deskripzioa: Jarduera honetan erabiltzailearen profil nagusia definitu behar da, emandako datuak kontuan hartuta. Aldagai bakoitzaren gehieneko balioen multzoa da profila. Horrenbestez, gehieneko balioak dituzten ezaugarriak bilatu eta batu egin behar dira profila definitu ahal izateko. Lana erraza da baina arreta handiz egin behar da. Bestalde, ikasleei dagoeneko eskatu ahal zaie jarduera hau euren kabuz egiteko.