Deskripzioa: Jarduera honetan txosten bat idazteko eskatzen da, grafikoan jasotzen diren datuekin betiere. Horretarako gidoi bat ere ematen da ikasleek, azpimarratu nahi dituzten alderdiak gorabehera, txostena egiteko jarraibide batzuk izan ditzaten. Hobe da ikasleek euren kabuz egitea txostena, baina seguruena lan hori eurek bakarrik egiteko zailtasunak izango dituzte. Beraz, haiengandik hurbil egon behar da eta ikasleei laguntza eman behar zaie gutxienez eman zaien gidoia erabiltzeko gai izan daitezen. Era berean, garrantzitsua da erabilitako terminoak eta adierazpenak zuzentzea, zuzenak eta egokiak izan daitezen.
Gaitasun gakoak:
- Matematika, digitala, soziala eta hiritarra
Gaitasunak:
Taula edota grafiko batean jasotako datuekin txosten labur bat idaztea bere kabuz, ondorioak modu arrazoituan frogatuta.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Erabileraren testuingurua:
Jarrera:
- Arretatsua, autonomoa, ekimenduna
Gaia/k:
- Grafikoak
- Parametro zentralak
Zailtasun maila:
2