Deskripzioa: Oraingoan oso garrantzitsua da testuetan ematen den informazioa irakurtzea eta ondo ulertzea. Testu horiek argitaratutako txostenetatik hartu dira zuzenean eta ez dira “bereziki” prestatu ikastetxeetan erabiltzeko. Horrela, beraz, testuak errealagoak eta interesgarriagoak izango dira, baina, behar bada, ulertzeko zailagoak.
IKT terminoa “Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien” laburdura da.
Problemak ebazteko eskatu den guztietan bezala, horiek ebazteko prozedura kontu handiz aukeratzea komeni da. Prozesuaren justifikazio arrazoitua ere oso garrantzitsua da honelako jardueretan; zaindu beharrekoa da.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.