Deskripzioa: Jarduera honetan, laburpen?jarduera guztietan bezala, “ikasi beharreko” testu bat ematen dugu. Testua ikasteko hainbat ikaskuntza?estrategia edo -teknika erabiliko dira informazioa aztertzeko. Ondorengo teknika jarrai daiteke jarduera honetan:
a) Testua irakurri eta ulertzen ez diren hitzak edo kontzeptuak azaldu.
b) Azaltzen eta definitzen diren kontzeptuak bereizi; kasu honetan, biztanleriaren piramidea, piramidearen egitura (forma), simetria.
c) Definizioak azpimarratu.
d) Definizioak barne hartzen dituen glosategi bat osatu
e) Glosategian jasotako definizioak buruz ikasi