Deskripzioa: Jarduera honetan grafiko bat ematen da. Grafikoan, gizonezkoen bizi-itxaropena (ezkerrean) eta emakumezkoena (eskuinean) adierazi dira, 1980. urtean (urdinez) eta 2003.ean (berdez). Beti bezala, lehenengo grafikoa arretaz aztertzeko gomendatzen da.
Bizi-itxaropenaren kontzeptua batezbesteko aritmetikoaren kontzeptuarekin erlazionatuta dago; izan ere, zinez, herrialde jakin batean urte jakin batean hildako pertsonen adinaren batezbesteko aritmetikoa da.
Egia da diagrama honetan adierazitako kasu guztietan bizi-itxaropenak gora egin duela 1980 eta 2003 urteen artean. Kasu guztietan marra berdea urdina baino handiagoa da. Azken datu horrek garrantzi handia du biztanleriaren bilakaera aztertzeko.
Egia da; nahikoa da grafikoa begiratzea hori egiaztatzeko.
Euskal AE bizi-itxaropen luzeena duten herrialdeen artean kokatu da. Emakumezkoen kasuan hauxe da EB osotik bizi-itxaropen altuena duen herrialdea, eta gizonezkoen kasuan gehieneko ehunekoetatik oso hurbil dago.
Jarduera honen bigarren atalean taulako datuak erabiltzeko eskatzen da. Lehenengo 4 zutabeak bete behar dira, eta, ondoren, oso erraza da kalkuluak egitea, baina tauletan adierazitako datuak interpretatzen lagundu behar digute datu horiek eta, era berean, kalkulu-orria erabiltzen ikasteko balio dute.
Gaitasunak:
Datu multzo baten moda, mediana edota batez besteko aritmetikoa kalkulatzea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).