ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00066_e.pdf

Deskripzioa:  

Datu horien arabera, Ireland da 15 urteko adingabeko gehien duen herrialdea (% 21). Ehuneko txikiagoa du, ordea, Euskal AEk (% 12).

Europako hegoaldeko herrialde bi, Italia eta Grezia, adibide moduan har daitezke. Ehunekoak:
Italia: 15 urtetik beherakoak % 14,4; 65 urtetik gorakoak 100 -(14,4 +18,2) = % 67,4
Grezia: 15 urtetik beherakoak % 14,6; 65 urtetik gorakoak % 17,2; 15 eta 65 urte artekoak 100 -(14,6 +17,5) = % 67,8
Europako iparraldeko bi herrialde ere hartu dira: Finlandia eta Suedia.
Finlandia: 15 urtetik beherakoak % 17,8; 65 urtetik gorakoak % 15,3; 15 eta 65 urte artekoak 100 -(17,8 +15,3) = % 66,9
Suedia: 15 urtetik beherakoak % 18,0; 65 urtetik gorakoak % 17,2; 15 eta 65 urte artekoak 100 -(18,0 +17,2) = % 64,8
Ikus daitekeenez, iparraldeko herrialdeetako biztanleak hegoaldekoetakoak baino pixka bat gazteagoak dira, baina aldea ez da oso handia. Testuan azaltzen den bezala, iparraldeko hirugarren herrialde bat eta hegoaldeko beste bat ere hartzen badira hipotesia hobeto frogatuko dugu.

Hungarian, 15 eta 65 urteko pertsonen ehunekoa ondorengoa da: 100 - ( 16,1 + 15,4) = 68,55

Lituanian (Latvia), 15 eta 65 urteko pertsonen ehunekoa ondorengoa da: 100 - ( 16,0 + 15,9) = 68,1

Euskal AEko gazteen ehuneko txikiari buruz interpretazio ezberdinak sor daitezke, baina garrantzitsuena da arrazoiketa egokia egitea.

Jarduera honen bigarren atalean kalkulu-orria erabili behar da sektore-diagramak marrazteko. Datuak ondo idazten eta aukeratzen badira, oso erraza da. Ikasleek diagrama horiek kopia ditzakete eta orri horretako hutsuneetan itsatsi.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, zehatza

Gaia/k:

  • Sektore-diagramak
  • Taulak

Zailtasun maila:   3   3. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila) '

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   30 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua
  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   3.