Deskripzioa: Erraz ikus daiteke 65 urtetik gorako biztanleriari dagokion balioak etengabe egiten duela gora. Hain zuzen, 2003an 20 urtetik beherakoen tasa gainditzen du.
20 urtetik beherako biztanleriak etengabe egin du behera 1961 eta 2003 urteen artean.
20-65 urte arteko biztanle kopuruak gora egin du, baina oso gutxi.
1992. urteari dagokionez, ez dugu guztizko biztanleriaren eta biztanleria-segmentuen araberako ehunekoen daturik. Orduan, hurbilketa bat egin beharko da. 1991koa da hurbilen dagoen biztanleriaren guztizkoa: 2.104.041 pertsona. Balio hori edo txikiagoa den beste bat har dezakegu (garai hartan biztanleriak behera egin zuen). Erreferentzia moduan 2.100.000 biztanle hartuko ditugu. Ehunekoak kalkulatzeko 1991ko datuak hartuko ditugu. 20 urtetik beherakoak: % 25; 20 - 64 urte artekoak: % 62; eta 65 urtetik gorakoak: % 13. Horrenbestez, 20 urtetik beherako pertsonen guztizkoa: 2.100.000 x 0,25 = 525.000; 20-64 urte arteko pertsonen guztizkoa: 2.100.000 x 0,62 = 1.302.000; 65 urtetik gorako pertsonen guztizkoa: 2.100.000 x 0,13 = 273.000.
1997. urteari dagokionez zailagoa da kalkuluak egitea, 1991 eta 2001 urteen ia erdian gaudelako eta urte horiei dagozkien datuak ditugulako. Biztanleriaren gutxi gorabeherako balio bat 2.090.000 biztanlekoa izan daiteke. Baina segmentuen araberako ehunekoei dagokienez, 1996ko datuak ditugu eta datu horiek guk behar ditugunen oso hurbileko datuak dira. Bilakaerak kontuan hartuta, 1996ko datuak zertxobait alda ditzakegu. 20 urtetik beherakoak beherantz: % 20; 20-64 urte artean, zertxobait gora: % 64; eta 65 urtetik gorakoak % 100eraino falta dena (% 16). Ehuneko horiek eta guztira zenbatetsi den biztanle kopurua jakinda erraz kalkula daiteke pertsona kopurua. 20 urtetik beherakoak: 2.090.000 x 0,2 = 418.000; 20-64 urte artekoak: 2.090.000 x 0,64 = 1.337.60; 65 urtetik gorakoak: 2.090.000 x 0,16 = 334.400
2004. urteari dagokionez, 2005eko biztanleriaren eta 2003ko segmentu desberdinen ehunekoak ditugu. 2004an zenbatetsitako biztanleria: 2.117.000 (gutxi gorabehera); segmentu desberdinen ehunekoa: 20 urtetik beherakoak: % 17; 20 - 64 urte artekoak: % 64; 65 urtetik gorakoak: % 19. Horrela, biztanleen guztizko kopuruak ondorengoak dira, gutxi gorabehera: 20 urtetik beherakoak: 2.117.000 x 0,17= 359.890; 20-65 urte artean: 2.117.000 x 0,64 = 1.354.880; 65 urtetik gorakoak: 2.117.000 x 0,19 = 402.230
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.