ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00064_e.pdf

Deskripzioa:  

Biztanleriaren piramide batek erkidego bateko biztanleriari buruzko datuak ematen ditu, adin-tarteen arabera antolatuta (gazteenetik zaharrenera). Normalean bereizirik adierazten dira gizonezkoei eta emakumezkoei dagozkien datuak. Emakumezkoen datuak eskuinean eta gizonezkoenak ezkerrean. Piramide izena du normalean mota horretako grafikoek hiruki bat osatzen dutelako eta biztanle zaharrenengana hurbildu ahala estutu egiten direlako. Nolanahi ere, zenbait herrialdetako jaiotza tasa txikiaren ondorioz hori ez da beti horrela izaten eta zenbait kasutan grafikoaren oinarria goiko geruzak baino estuagoa izaten da.

Jada azaldu dugu nola interpretatu behar diren 1975ekoaren antzeko piramideak. Urte horietan jaiotza tasa altua da izan da eta, ondorioz, biztanle gazteak gehiago dira.

2001eko grafikoaren arabera, aldiz, erakusten du azken urteetan jaiotza tasak gorabehera gutxi izan dituela eta, ondorioz, gutxi dira biztanle gazteak.

Azaldu bezala, grafiko honen arabera jaiotza tasek nabarmen egin zuten behera 1976tik aurrera (2001- 25); gainera, beherakada bortitza izan zen 1991. urtera arte (2001-10). Ondoren egonkortu egin ziren eta, azken urteetan, pixka bat gora egin dute.

Nahiko simetrikoak dira, baina arretaz neurtuz gero emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago direla esan daiteke.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, kritikoa

Gaia/k:

  • Biztanleria-piramideak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   20 (minutuak)

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   3.