ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00063_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan erroldako datuak jasotzeko kalkulu-orria erabiltzeko proposatzen da. Datu horien bidez sektore-diagramak osatu beharko dira. Datuak jaso ondoren lana erraza da. Datuak behar den bezala jasotzen badira, kalkulu-orriak berak egiten ditu sektore-diagramak.

Bigarren atalean datuak osatzeko eskatzen da eta, horretarako, datuak jaso diren data bakoitzean biztanleriaren guztizkotik lurralde bakoitzari dagozkion ehunekoak kalkulatu behar dira. Erraza da aipatu ehunekoak kalkulatzea eta kalkulu-orrien bidez berehala lor daitezke datuok. Kalkulu-orria ondo erabiltzen bada, kalkulagailu bat erabil daiteke. Arabaren kasuan, 1900. urtean honakoa zen biztanleriaren ehunekoa: 98.066/602.204 x 100. Antzera kalkulatu behar dira gainerako ehunekoak.

Ehuneko horiek aztertuz ikus daitekeen moduan, biztanleriaren gorakadak edo beherakadak ez dira berdinak izan hiru lurraldeetan. Eta emaitza horiek Euskal AEko hiru lurraldeetan industrializazio prozesuak izandako bilakaera desberdinak ekarri ditu.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, zehatza

Gaia/k:

  • Grafikoak
  • Kalkulu-orriak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   40 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua
  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   3.