ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00062_e.pdf

Deskripzioa:  

Oraingoan kalkulu-orria erabili behar da erroldako datuak bildu eta horien bidez histograma bat osatzeko. Datuak bildu ondoren, ez da gauza handirik egin behar, kalkulu-orriak berak egiten baitu histograma (datuak ondo jasotzen badira).

Bigarren atalean datuak osatzeko eskatuko zaie ikasleei. Aldi bakoitzean biztanleriak izandako aldaketak kalkulatzeko eskatuko zaie eta horretarako kalkulu-orri bat erabiliko da. Kalkulu-orria erabiltzeko trebetasunik ez badugu kalkulagailu bat erabil daiteke.
2005-1900 artean biztanleriak izandako hazkundearen ehunekoa ezagutzeko, lehenengo kopurua bigarrenaz zatitu behar da eta emaitza bider 100 egin.

Urteko batez besteko aldaketa kalkulatzeko modua azalduko zaie ikasleei. Litekeena da 1920 eta 1940 urteen arteko aldaketa gaizki egotea, Espainiako gerra zibilaren eraginez (1936-1939).

Ikasleei eskatuko zaien txostenean aldi horretan biztanleriak izandako aldaketak eta lurraldeen araberako desberdintasunak adierazi beharko dira. Aldaketak arrazoitzeko hipotesiak ematen saia daitezke.

2010-2015 aldiko datuak proiekzioak dira, ezagutzen ez den etorkizunari buruzko datuak direlako. Horrelakoak kalkulatzeko azken urteetan nagusitu diren joerak jarraitzen dira, baina hori alda daiteke. Proiekzioen arabera, datozen urteetan gora egingo du Euskal AEko biztanle kopuruak.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, zehatza

Gaia/k:

  • Grafikoak
  • Kalkulu-orriak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   40 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   3.