Deskripzioa: Ariketa honen funtsezko helburua da informazio estatistikoa irakurtzea eta ulertzea, eta informazio horri lotutako problemak ebaztea.
80ko hamarkadak 1980tik 1990era dauden urteak barne hartzen ditu. Testuak dioenaren arabera, aldi horretan biztanleriak behera egin zuen Euskal AEn.
Testuaren arabera, 21.425 biztanle gutxiago izan ziren, hau da, guztizkoaren % 1. Biztanleria kalkulatzeko eragiketa: 21.425 x 100 = 214.250 pertsona.
2003an migrazio saldoa 1.000 biztanletik 3koa izan bazen eta garai hartan biztanleria 2.100.000 pertsona ingurukoa bazen, etorkin kopurua ondorengoa izan da: (2.100.000/1.000) .x 3 = 6.100 pertsona inguru.
Kontuan hartutako biztanleria 2.000.000 milioi pertsonakoa bada eta 0-19 urte arteko pertsonen ehunekoa % 34tik % 17ra jaitsi bazen, 2.000.000ren gainean % 17ko murrizketa eman zen, hau da: (2.000.000/100) x 17 = 340.000 pertsona. Murrizketa oso handia da.
Bizi-itxaropena denbora tarte jakin batean (normalean urtebete) hiltzen diren pertsonen batez besteko adina da. Batezbesteko aritmetikoarekin erlazionatuta dago.
Testuak argi dio Euskal AEko bizi-itxaropena EBkoa baino altuagoa izan dela.
EBn gizonezkoen eta emakumezkoen bizi-itxaropenaren arteko aldea honakoa da: 81,1 - 74,8 = 6,3 urte gehiago emakumezkoek.
Gizonezkoen eta emakumezkoen ehunekoak berdinak badira, pertsonen bizi-itxaropena gizonezkoenaren eta emakumezkoenaren batezbestekoa izango da: (74,8 + 81,1)/2= 77,95. Ehunekoak emakumezkoen % 52 eta gizonezkoen % 48 badira, batezbestekoa kalkulatzeko ehuneko hauek haztatu beharko dira: 0,48 x 74,8 + 0,52 x 81,1 = 78,076. Ikus daitekeen moduan zertxobait altuagoa da, emakumezkoen bizi-itxaropena altuagoa denez eta talde horren ehunekoa altuagoa denez, batezbestekoak gora egin duelako.
Migrazio tasa positiboa izateak ez du adierazten biztanleriak gora egingo duenik; izan ere, biztanleriaren bilakaera eragiten duten bestelako faktoreak daude, eta garrantzitsuenen artean daude jaiotza tasa eta heriotza tasa.
Migrazio tasa negatiboa bada erkidego batera sartzen den pertsona kopurua murriztu egiten da.
Migrazio tasa positiboa bada erkidegotik irteten den pertsona kopurua murriztu egiten da
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.