ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00059_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan ikerketa bat egitea proposatzen da, baina ikasleei ez zaie esaten zein parametro erabili behar dituzten eskatutako lan hori burutzeko. Oso garrantzitsua da ezer ez esatea, horrek desberdintzen baititu, funtsean, bi zeregin: Esperientzia eta Ikerketa. Esperientzian ikerketan baino laguntza gehiago izaten da. Horrenbestez, garrantzitsua da ikasleei azaltzea lana egiten hasi aurretik pixka batean pentsatu behar dutela eta kalkuluak egiten hasi baino lehen erabakiak hartu behar dituztela. Kontu handiz idazteko ere eskatu ahal zaie eta estatistikako terminoak ahalik eta zehaztasun handienaz erabiltzeko.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala

Gaitasunak:

Parametro estatistikoak bere kabuz erabiltzea (batezbesteko aritmetikoa eta moda) datu-multzo bat aztertzeko eta argi eta zehatz erakusteko zein diren horretatik ateratako ondorioak.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Autonomoa, zehatza

Gaia/k:

  • Estatistika-parametroak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Ikerketa

Denbora:   30 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua
  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   2.