Deskripzioa: Jarduera honetan, aurrekoetan bezala, parametro zentralak kalkulatuko dira eta datuen banaketa baten propietateak aztertzean zein balio duten aztertu ahal izango da. Gainera, txosten bat idazteko eskatzen den guztietan bezala, idazten hasi baino lehen gidoi labur bat egitea komeni dela gogoratu behar da. Behin eta berriz gauza berberak egiteko ematen diren mota honetako jardueretan, ikasleei behar besteko ekimena eta autonomia eman behar zaie; hau da, irakasleek askotan esku hartu gabe gauzatu beharko dituzte lan horiek.