Deskripzioa: Jarduera honetan, batezbesteko aritmetikoa datu multzo bat aztertzeko parametro moduan erabiltzen da, baita urteetan zehar izan den aldakortasuna aztertzeko ere. Agerikoa da datu multzo honetan urtaroka aldaketa ugari ematen direla, eta landetxeetan gaua igarotzen duen pertsona kopurua urte horietan zehar gehitzen edo gutxitzen den jakin ahal izateko ezin ditugu soilik kontuan hartu balio maximo edo minimoak; okupazioak urte bakoitzean zein batezbesteko duen ere hartu beharko genuke kontuan. Horregatik aukeratu dugu egoera hori, batezbestekoaren balioa parametro estatistiko moduan aztertzeko.