ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00054_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan, datu multzo baten batezbesteko aritmetikoa kalkulatzeko formula bat aplikatu behar zaio landetxeetan egondako pertsonek guztira igaro duen gau kopuruari. Lan erraza da, zailtasun bakarra datuak ondo biltzea baita. Datu kopuru handia dagoenean eta horietako batzuk errepikatzen direnean zein prozedura jarraitu behar den azaltzen da bigarren atalean. Ohiko erabilera izango duen prozedura bat da eta nola egin ondo jakitea komeni da. Jardueran bertan, aipatutako prozedura aplikatzeko ariketak ematen dira. Era berean, kalkulu-orria erabiltzeko ariketa ona ere izan daiteke hau.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala

Gaitasunak:

Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arrazoitua

Gaia/k:

  • Estatistika-parametroak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Laburpena

Denbora:   30 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua
  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   2.