Deskripzioa: Jarduera honetan, laburpen-jarduera guztietan bezala, “ikasi beharreko” testu bat ematen dugu. Testua ikasteko hainbat ikaskuntza-estrategia edo -teknika erabiliko dira informazioa aztertzeko. Ondorengo teknika jarrai daiteke jarduera honetan:
a) Testua irakurri eta ulertzen ez diren hitzak edo kontzeptuak azaldu.
b) Azaltzen eta definitzen diren kontzeptuak identifikatu; kasu honetan, populazioa, lagina eta lagin geruzatua.
c) Definizioak azpimarratu.
d) Definizioak buruz ikasi.
Kasu honetan, ehunekoen eta tasen arteko desberdintasuna ondo azaltzea komeni da.