Deskripzioa: Jarduera honetan taula bat eta diagrama bat osatzeko eskatuko zaie ikasleei. Horietan, txosten batean irakur daitezkeen datuak jaso beharko dira.
Taula osatzeko kontu handia eduki behar da, eskualde bakoitzerako bi datu mota ematen baitira. Horrenbestez, 3 zutabe nagusi dituen taula osatu behar da. Zutabe nagusi bakoitza, halaber, beste bi zutabetan bereiz daiteke: bata hoteletarako eta bestea logeletarako. Gainera, zenbait kasutan datuak ez daude behar bezala antolatuta.
Diagrama egiteko orduan, hobe da diagrama bakar bat egitea eta bertan lurralde bakoitzerako bi barra jartzea. Barra batean hotelak adieraziko dira eta bestean oheak.
Jardueraren bigarren atalean txostenetik ateratako beste testu bat landuko da. Galderei erantzuten hasi aurretik testua arreta handiz irakurtzea komeni da, nahiz eta, jakina, galderak erantzuten ditugun bitartean testua azter daitekeen.
Erreferentzia moduan eskualde “handiak” hartzen baditugu, Nafarroa da BPG altuena duen lurraldea. Erreferentzia moduan eskualde txikiak hartzen baditugu, Araba da BPG altuena duen lurraldea.
Erantzun logikoa da Bizkaiko BPG txikiagoa izango dela, eta Euskal AE Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako batezbestekoa denez, batezbestekoa Nafarroakoaren azpitik dago.
Testuan dioenez, lurralde handietako BPGk EBko batezbestekoa gainditzen du. Gipuzkoa lurralde horietako balioen gainetik dago, hortaz, EBko batezbestekoaren gainetik dago.
Emaitza ondorengoa da: 555.829 x 24.790 = 137.7900.0910 €
Alderatu behar diren balioak: 24.790 Gipuzkoaren kasuan eta 29.927 Arabaren kasuan. Bien arteko ehunekoa: 24.790/29.927 x 100 = % 92,85. Beraz, Gipuzkoako BPG Arabakoa baino % 7,15 baxuagoa da.
Antzekoa da oraingoan egin behar den kalkulua. Nafarroa 24.790, Akitania 21.658, ehunekoa: 21.658/24.790 = % 87,37. Beraz, Akitaniako BPG Nafarroakoa baino % 12,63 baxuagoa da.
Antzekoa da oraingoan egin behar den kalkulua. Nafarroa 24.790, Euskal AE 24.766, ehunekoa: 24.766/24.790 = % 99,90. Beraz, Euskal AEko BPG Nafarroakoa baino % 0,01 baxuagoa da.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).