Deskripzioa: Jarduera honetako grafikoan, heriotza eragiten duten arrazoiei buruzko hainbat adierazle erakusten dira. Hain zuzen, zirkulazio-aparatuaren gaixotasunek, tumoreek eta arnas aparatuaren gaixotasunek eragindako heriotzak aztertzen dira. Ehun mila biztanleko tasak adierazi dira. Logikoa den moduan, lehenbizi grafikoa arreta handiz irakurri behar da.
Hasteko grafikoko tasen balioak kalkulatzeko eta balio horiek barretan jartzeko eskatuko zaie ikasleei. Beheko ardatz horizontala izango da erreferentzia eta erregela bat erabiltzea komeni da ahalik eta kalkulu zehatzena egiteko. Gure erantzunak egiten ditugun zenbatespenen mende daude eta, zentzu horretan, ez dute zertan bat etorri behar ikasleek ematen dituzten balioekin. Garrantzi berezia du lortutako emaitzen errore maila kontrolatzeak.
Euroeskualdean eta Euskal AEn zirkulazio-aparatuaren gaixotasunek eragiten dute heriotza gehien.
Erraza da kalkulua egitea tasaren kontzeptua ondo aplikatzen badugu: (2.988.395 x 275 (zenbatetsia))/100.000 = 8.218 pertsona
Kasu honetan: (555.829 x 275 (balio zenbatetsia))/100.000 = 1.528 pertsona.
Bi balioak kalkulatu eta alderatu behar dira. Euskal AE: (2.082.687 x 95 (zenbatetsia))/100.000 = 1.979 pertsona; Akitania: (2.988.395 x 65(zenbatetsia)/100.000 = 1.943. Hau da, pertsona gehiago hiltzen da Euskal AEn: 1.979-1.943 = 26 pertsona.
Bi balioak kalkulatu eta alderatu behar dira. Euskal AE: (2.082.687 x 260 (zenbatetsia))/100.000 = 5.415 pertsona; Akitania: (2.988.395 x 270(zenbatetsia)/100.000 = 8.201. Hau da, pertsona gehiago hiltzen da Akitanian: 8.201-5.415 = 2.786 pertsona.
Jardueraren bigarren atalean taula osatu behar da. Hain zuzen, taula horren alde batean tasak edo balio erlatiboak erakusten dira eta besteak balio absolutuak. Egin beharreko kalkulua azalduko zaie ikasleei. Kontzeptu aldetik ez da zaila.
Jardueraren amaieran titular bat idazteko eskatuko zaie ikasleei, bai eta taulako zenbait daturen inguruko txosten laburrak idazteko ere. Kasu honetan ematen den informazioaren zehaztasuna eta informazioa adierazteko kalitatea zaindu beharko dira.
Gaitasun gakoak:
- Matematika, digitala, soziala eta hiritarra
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Iinformazioari buruzko titular bat edo testu labur bat idaztea, edo txosten labur bat idaztea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Erabileraren testuingurua:
Jarrera:
- Arretatsua, arrazoitua, kritikoa
Zailtasun maila:
1