ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00046_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan grafiko bat erabiliko dugu, osasunaren inguruko hainbat adierazleri buruzko datuak ematen dituena. Hain zuzen, honako datuak ematen ditu: ospitaleetako ohe kopurua, farmazialari kopurua eta farmazia kopurua. Datuetan mila biztanleko tasak adierazi dira. Logikoa den moduan, lehenbizi grafikoa arreta handiz irakurri behar da

Hasteko grafikoko tasen balioak kalkulatzeko eta balio horiek barretan jartzeko eskatuko zaie ikasleei. Ezkerreko ardatza erabil daiteke erreferentzia moduan eta erregela bat erabiltzea komeni da, ahalik eta zenbatespen zehatzena egiteko. Gure erantzunak egiten ditugun zenbatespenen mende daude eta, zentzu horretan, ez dute zertan bat etorri behar ikasleek ematen dituzten balioekin. Garrantzi berezia du lortutako emaitzen errore maila kontrolatzeak.

Adibidez, euroeskualdean ohe tasa 1.000 biztanleko 4,1ekoa bada, gutxi gorabeherako ohe kopurua honakoa izango da: (5.626.911 x 4,1)/1.000 =23.070 ohe.

Modu berean, Akitaniako farmazialari tasa 1.000 biztanleko 1,1ekoa dela kalkulatzen badugu, honakoa izango da kopuru zehatza: (2.988.395 x 1,1)/1.000 = 3.287

Antzera lortuko dugu Nafarroako farmazia kopurua: (555.829 x 0,7)/1.000 = 3.89 farmazia

Tasek informazio hori ematen digute zuzenean; beraz, grafikoa aztertuz honakoa esango dugu: Akitanian erregistratu da ohe kopuruaren tasarik altuena biztanleko, eta Euskal AEn baxuena. Era berean, Nafarroan erregistratu da farmazia gehien biztanleko eta Akitanian gutxien.

Horretarako bi datu alderatu behar ditugu: Euskal AEko ohe kopurua (2.028.687 x2,7(zenbatetsia)/1.000 = 5.477; Nafarroako Foru Komunitatea: (555.829 x (3,6(zenbatetsia))/1.000 = 2.001. Orduan, bien arteko aldea hauxe da: 5.477 - 2001= 3.476 ohe gehiago Euskal AEn.

Geratzen diren beste bi galderak antzera ebatzi daitezke. Akitaniako farmazialari kopurua (2.988.395x 1,1)/1.000 = 3.287; Euskal AE: (2.082.687 x 1,2)/1.000 =2.499. Orduan, bien arteko aldea ondorengoa da: 3.287 - 2.499 = 788 gehiago Euskal AEn.

Farmazia kopurua Nafarroako FK: 389 (datu hau kalkulatuta zegoen). Farmazia kopurua Akitanian: (2.988.395 x 0,3)/1.000 = 896. Bien arteko aldea hauxe da: 896 - 389 = 507 gehiago Akitanian.

Amaitzeko osasun adierazle desberdinei buruzko 3 txosten labur idazteko eskatuko zaie ikasleei. Kasu honetan ematen den informazioaren zehaztasuna eta informazioa adierazteko kalitatea zaindu beharko dira.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.

Iinformazioari buruzko titular bat edo testu labur bat idaztea, edo txosten labur bat idaztea.

Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, arrazoitua, kritikoa

Gaia/k:

  • Grafikoak
  • Taulak
  • Tasak

Zailtasun maila:   1   1. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   30 (minutuak)

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   2.