Deskripzioa: Jarduera honetan ikasleek testuetan adierazitako informazio estatistikoa interpretatzen ikasi behar dute. Era berean, informazioa komunikatzeko erabiltzen diren testuekin modu kritikoan alderatzea lortu behar da, eta mota horretako testuak sortu behar dira.
Hasteko, taula bat eta horretako atal batzuk azaltzen dituen testu pare bat aurkeztuko ditugu. Garrantzitsua da testuan erabilitako tonua azpimarratzea eta datu onenak (eta ez txarrenak) komentatzen dituzten mezuen ikuspegi positiboa azpimarratzea. Aukera bikaina da hizkuntza baikorra helarazi nahi denean.
Jarduera tasa esaten zaio lanpostu batean lan egiten duen pertsona kopuruaren eta kasuan kasuko udalerriko guztizko biztanleriaren arteko zatidurari. Horrela, % 50eko jarduera tasa esatean, biztanleen erdiak lanpostu batean lan egiten duela ulertu behar da. Baina horrek ez du esan nahi beste erdia langabezian dagoenik; izan ere, biztanle asko lan-merkatutik kanpo daude (erretiratuak, ikasten dauden gazteak, etab.)
Baieztapen horiek zuzenak diren ala ez jakiteko taulako datuak azter eta egiazta daitezke: egia ez dela ikus daiteke, Akitaniako jarduera tasa ez baita altuena. Nafarroako gizonezkoen artean da altuena jarduera tasa (66,6). Baina kontuan hartu behar da datu hori egiazkoa dela eskualde handien artean; lurralde txikiagoak kontuan hartzen baditugu, Gipuzkoak eta Arabak tasa hori gainditzen dute.
Jardueraren bigarren atalean testu adierazpena landuko da. Ikasleei eskatuko zaie datu batzuk aukeratzeko, batzuetan izenburu bat idazteko eta beste batzuetan bi testu labur idazteko (hiru-lau lerro). Jarduera honetan ez da eskatzen, baina ikasleei eskatu ahal zaie datu horiexek erabiliz titular baikorragoa egiteko (alderdi positiboak azpimarratuz) eta gero beste bat ezkorragoa (datu ezkorrak azpimarratuz). Ariketa bikaina da ikasleak kontura daitezen horrelako gaietan jarduera kritikoa mantendu behar dela. Bestalde, ikasleek testuen formaren eta adierazpenen kalitatea zaindu behar dute, eta testuaren amaierako idazketa egin aurretik hainbat zirriborro lantzeko eskatuko zaie.
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).