Deskripzioa: Jarduera honetan informazio estatistikoan askotan erabiltzen den kontzeptu bat aipatzen da: tasaren kontzeptua. Tasa balio erlatibo bat edo ehuneko bat da, eta bi balioen arteko zatidura da. Ehunekoarekin alderatuta, tasak ez du beti 100eko guztizkoari erreferentzia egiten; “1.000 biztanleko, 10.000 biztanleko, eta abarreko ... tasa” esaten da. Informazioa interpretatzeko kontzeptu hau erabiltzen dugunean ezin dugu ahaztu bi balioen arteko zatiduraren bidez adierazten den balio erlatibo bat dela.
Datu horien arabera, jaiotza tasarik altuena (11,9) "Gironde" eskualdean erregistratu da; ezkontza tasarik altuenak, aldiz, Gipuzkoan eta Araban erregistratu dira (4,7). Ezkontza tasarik baxuenak "Dordogne" eta "Lot-Garonne" eskualdeetan erregistratu dira.
Nafarroan jaiotako haur kopurua ateratzeko, jaiotza tasaz gain, eskualdeko biztanle kopurua zein den behar dugu: 555.289. Datu horien arabera, Nafarroan jaiotako haur kopurua ondorengoa da: (555.289 x 10,3) /1.000 = 5.719.
Kasu honetan, honako kalkulua egin behar da: Araban jaiotako pertsonak: (286.387 x 8,5)/1.000 = 2.434; Araban hildako pertsonak: (286.387 x 7,8)/1.000 = 2.234; bien arteko aldea hauxe da: 2.434 - 2.234 = 200 pertsona gehiago jaio dira hil baino. Kalkulu hori azkar egiteko jaiotza tasaren eta heriotza tasaren arteko aldea kalkula daiteke (8,5 - 7,8 = 0,7), eta ondoren tasen arteko aldeari dagokion pertsona kopurua kalkulatuko da: (286.387 x 0,7)/1.000 = 200.
Kasu honetan balio bakoitza bereizirik kalkulatu behar da eta ondoren batuketa egin.
Kasu honetan alde batetik Gipuzkoan eta Araban jaiotakoak kalkulatu behar dira (bi balioak batu), eta, bestetik, Bizkaian jaiotakoak. Bi balioak lortu eta gero aldea kalkula daiteke.
Arabaren kasuan egin dugunaren antzekoa da, baina euroeskualde osoko datuen gainean aplikatuta.
Kontzeptualki kalkulua erraza da , aurreko kasuak ondo ulertu baditugu behintzat. EBn jaiotakoak = (454.559.900 x 10,4)/1.000 = 4.727.423
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.