Deskripzioa: Jarduera honetan, lehenbizi hasierako taula arreta handiz irakurri behar da, ondoren gainerako taulak osatzeko.
Taulak osatu eta gero datuak hurrengo orrialdean agertzen diren diagramekin alderatu behar dira:
Lehen taulak Euroeskualde osoko eta bertako lurraldeetako biztanle kopurua adierazten du eta diagramarekin erlazionatuta dago .
Bigarrena B diagramarekin
Hirugarrena C diagramarekin
Laugarrena D diagramarekin. Kasu honetan zalantza sor daiteke, baina kontuan hartu behar da balio altuena (% 52) txikiagoa dela Dordogne eskualdean Araban baino (% 58). Gainerako balioak oso antzekoak dira eta horrela errazagoa da emaitza aurkitzea.
Bosgarrena A diagramarekin.
Kasu guztietan taulan eta diagraman adierazitako elementu kopurua eta horiekin erlazionatutako balioak hartu behar dira kontuan.
Gaitasun gakoak:
- Matematika, digitala, soziala eta hiritarra
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Erabileraren testuingurua:
Zailtasun maila:
2