ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00042_e.pdf

Deskripzioa:  

Jardueraren lehenengo zatian garrantzitsuena taula arretaz irakurtzea da.

Azalera txikiena Euskal AEko eskualdeei eta Gipuzkoako herri txikiei dagokie.

14 dira.

Eskualdea “Dordogne” da.

Eskualde guztietan betetzen da.

"Dordogne" eskualdean; "Landes" eskualdean; "Lot-et-Garonne" eskualdean eta "Pyrenées Atlantiques" eskualdean.
Bai, egia da.

Jardueraren bigarren zatian antzeko lana egin behar da, baina oraingoan beste taula bat aztertuko da.

Akitaniak 390.163 hektareako azalera du eta bera da parke naturalek estalitako azalera handiena duen eskualdea.

Azalera bat kilometro karratutan adierazi delako (Euroeskualdearena), eta parkeen balioa hektareatan adierazi delako. Kilometro karratu bat 100 hektarea direla kontuan hartuta, Euroeskualdearen guztizko azalera 589.350 ha izango da; azalera horrek parkeetarako erabiltzen den azalera gainditzen du.

80.737 da emaitza, Euskal AEari dagokion guztizkoa delako eta gehitzen diren datuak EAEko lurraldeei dagozkienak direlako.

Handien artean Euskal AE, Nafarroako Foru Komunitatea eta Akitania. Lurralde txikien artean 3 bakarrik: "Dordogne", "Gironde" eta "Landes".

Ehuneko hori kalkulatzeko ezinbestean jakin behar dugu zein diren Dordogne eskualdearen guztizko azalera eta parkeetarako erabiltzen den azalera. Bigarrena taulan adierazita dago: 106.300; eta lehenengoa jarduera honen lehen zatiko lehen taulan: 9.060 kilometro karratu edo 906.000 hektarea. Ehunekoa: (106.300/906.000) x 100 = % 11,73.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.

Kalkulu estatistikoak egiteko kalkulu orri bat erabiltzea.

Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, arrazoitua, kritikoa

Gaia/k:

  • Grafikoak
  • Taulak
  • Tasak

Zailtasun maila:   1   1. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   50 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   2.