Deskripzioa: Problemak ebazteko testua arretaz irakurri behar da eta problema aritmetikoak ebazteko gaitasuna eduki behar da. Beraz, funtsezkoa da testua kontu handiz irakurtzea eta ondo ulertzea.
1/ Nahikoa da datu horiek testuan irakurtzea. Akitaniako azalera 58.935 kilometro karratuen % 71 da, hau da, 41.309 kilometro karratuko balioa du. Nafarroakoa % 17,6 da, hau da, 10.391 kilometro karratu; eta Euskal AEkoa % 12,3 da edo 7.325 kilometro karratu. Oraingoan baliteke garrantzitsuena “kilometro karratu” unitatearen balioa izatea, baina ez da erraza irudikatzea oso zaila baita begiekin tamaina horretako azalera osoa hartzea. Horregatik erkatu dugu begiekin har daitekeen azalera oso ezagun batekin: futbol-zelai baten azalerarekin. Alde bakoitzean kilometro bat duen karratu bat marrazten badugu, eta alde bakoitza 10 zati berdinetan zatitzen badugu, 100 koadro berdin lortuko ditugu eta horien alde bakoitzak hektometro bat edo 100 metro izango ditu. Zati horietako bakoitza bitan zatituz gero, alde bat erditik bereiziz, 200 laukizuzen lortuko ditugu eta horien alde bat 100 metrokoa eta bestea 50ekoa izango da. Hortaz, kilometro karratu batean 200 futbol?zelai sartzen dira. Horrela irudikatu ahal izango dugu xede dugun azaleraren balioa.
2/ Datu hau lortzeko aintzat hartu behar da Euroeskualdeak Europar Batasunaren % 1,5 hartzen duela eta Euroeskualdeko lurraldeak 58.935 kilometro karratu dituela. Orduan, Europar Batasunaren azalera da: (58.935 x 100)/1,5 = 3.929.000); ikus daitekeen moduan, aurrekoaren pareko balioa da hori. Behar izanez gero, hiruko erregela erabil daiteke.
3/ Testuaren arabera, Euroeskualdeko biztanle kopurua 5.626.911 da. Era berean, eta testuaren arabera, Euroeskualdeko biztanleen % 20,6 guztira 100.000 biztanle baino gehiago dituzten 5 hiriburuetan bizi dira. Horrenbestez, bost hiri horietan bizi den pertsona kopurua honakoa da: 5.626.911 x 0,206 =1.159.144 biztanle.
4/ Testuaren arabera, hiru laurdena, hau da, % 75.
5/ Euroeskualdean 2.814 udalerri daude testuaren arabera eta 2.113 udalerritan 1.000 biztanle baino gutxiago daude.
6/ 1.000 biztanletik beherako herrietan bizi da biztanleriaren % 13,7, hau da, 5.626.911 x 0,137 = 770.866
PLUSA:
Testuko datuen arabera, % 20,6 guztira 100.000 biztanletik gorako hirietan bizi da eta % 13,7 guztira 1.000 biztanletik beherako herrietan. Guztira % 34,3 dira, hau da, heren bat baino zerbait gehiago. Horrenbestez, badirudi egiaztapen hori ez dela zuzena.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.