Deskripzioa: Jarduera honetan 4 problema proposatzen dira; horiek ebazteko behar den informazioa (datuak) testu misto batean jasotzen da, eta testuak izen hori hartzen du idatzizko testuak eta diagramak bateratzen dituelako (lerro-diagrama bat, kasu honetan). Problemetan, ehunekoei eta ehunekoen aldaketei buruzko ezagutzak aplikatzeko moduko egoerak agertzen dira. Zailtasunik handiena problemak ebazteko behar diren datuak bilatzea izan daiteke.
Gaitasun gakoak:
- Matematika, digitala, soziala eta hiritarra
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Erabileraren testuingurua:
Gaia/k:
- Datu absolutu eta erlatiboak
- Ehunekoak
Zailtasun maila:
2
Baliabide materialak:
- Kalkulagailua
- Kalkulu-orria
- Ordenagailua