ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00035_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan urrats batzuk eman behar dira, behean adierazitako hurrenkeran. Lehenbizi, taula batean dauden datuak irakurri eta interpretatu behar dira; gero, hautatutako datuen taula prestatu behar da; azkenik, datu horiei dagokien diagrama marraztu behar da, kasu honetan egokiena lerro-diagrama edo barra-diagrama bat marraztea da. Jarraian, grafikoari buruzko iruzkinen bat egin behar da, logikoa denez diagramaren bidez irudikatu diren herrialdeen bilakaera ezberdinak alderatuta.

Jarduera honen bigarren atalean problema batzuk proposatzen dira, ikasleek orain arte ikasi dutena aplikatzeko: balio erlatiboen kalkulua, aldakuntza-ehunekoen kalkulua, etab. Jarduera hau oso zaila da, estatistiken gainean ikasitako arlo ezberdinak erabili behar baitira.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.

Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Zehatza

Gaia/k:

  • Grafikoak
  • Taulak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   50 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua
  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   2.