ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00033_e.pdf

Deskripzioa:  

Ariketa honetan sektore-diagrama bat nola egin lantzen da. Diagrama bat egiten denean, irudikatu beharreko datu jakin batzuk hartu behar dira oinarri moduan. Kasu honetan datu horiek jardueraren hasieran agertzen den taulan daude. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da aukeratutako datuek irudikatu nahi dugun osotasun baten zatiak islatzen dituztela (osotasuna kenduta, beraz). Hori dela eta, adibidean guztizko balioa kanpo utzi dugu eta hiru zatiei dagozkienak hartu dira kontuan (lurraldeak).

Ohar hori egin ostean, jardueran honakoak egin behar dira: datuak bildu (modu batean zein bestean), kalkulu-orri batean kopiatu eta urrats jakin batzuk eman, nahi den emaitzara iritsi arte.

Jarduera honen bigarren atalean, azaldutako guztia aplikatzeko kasu pare bat proposatzen dira. Hobe da ordenagailua erabiltzea diagramak orri hauetan kopiatzeko eta, gero, inprimatzeko.

Edozein kasutan, grafikoak begiratzea komeni da eta lortutako datuekin bat datozela egiaztatzea.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Zehatza

Gaia/k:

  • Grafikoak
  • Taulak

Zailtasun maila:   1   1. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   20 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   2.