ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00032_e.pdf

Deskripzioa:  

Diagrama bat osatzeko lehenik eta behin datuak behar ditugu. Kasu honetan taula baten datuak aukeratu ditugu. Lehenengo datuak Internet erabiltzen duen biztanleriaren guztizkoa adierazten du eta beste hiru balioek lurraldeen arabera lortutako banaketaren balioak adierazten dituzte.

Kalkulu-orri batekin barra-diagrama bat egiteko datu horiek nola erabili behar diren azaltzen da jardueran (antzera egin daiteke testu prozesadorea erabilita). Hori egin eta gero, grafikoa eta bertan adierazitako informazioa hobetzeko egin beharrekoa azaltzen da.

Bigarren atalean prozesua errepikatzeko eskatzen da, baina oraingoan beste datu batzuk erabilita. Jarduera erraza da, eta alderdirik garrantzitsuena datuak kontrolatzea eta programen artean eman beharreko urratsak pazientziaz eta kontu handiz ematea da. Mota honetako jardueren bidez ikasleen ikasteko gogoa pizten da: papera eta arkatza erabiliz hasten dira, ondoren bitarteko informatikoak erabiltzen dituzte eta, azkenik, emaitzen esanahia interpretatzea lortu behar dute.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Zehatza

Gaia/k:

  • Grafikoak
  • Taulak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   20 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulu-orria
  • Ordenagailua

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   2.