Deskripzioa: Taula batean jasotako informazioa arretaz irakurri eta horren kritika egitea proposatzen da jarduera honetan; informazio hori, ordenagailua, Interneterako sarbidea eta sakelako telefonoak dituen familien kopuruari buruzkoa da. Informazioa arretaz irakurri ostean, erabileren ehunekoei lotutako kalkuluren bat egin behar dute, eta horrela, informazioa hobeto ulertuko dute.
Jarduera honen bigarren atalean, informazioa taulan, barra-diagrametan eta sektore diagrametan jasotzen da. Informazioa emateko modu ezberdin hauek guztiak erlazionatzen ikastea komeni da, horietako batetik beste guztietara igarotzeko. Dena den, jarduera honetan informazio estatistikoan irakurritakoa ulertzea da garrantzitsuena.
Gaitasun gakoak:
- Matematika, digitala, soziala eta hiritarra
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Erabileraren testuingurua:
Zailtasun maila:
2