Deskripzioa: Jarduera honetan, laburpen-jarduera guztietan bezala, “ikasi beharreko” testu bat ematen dugu. Testua ikasteko hainbat ikaskuntza-estrategia edo -teknika erabiliko dira informazioa aztertzeko. Ondorengo teknika jarrai daiteke jarduera honetan:
a) Testua irakurri eta ulertzen ez diren hitzak edo kontzeptuak azaldu.
b) Azaltzen eta definitzen diren kontzeptuak identifikatu; kasu honetan, populazioa, lagina eta lagin geruzatua.
c) Definizioak azpimarratu.
d) Definizioak buruz ikasi.
Informazioa modu horretan erabiltzeko, jardueraren bigarren orrialdean ikasketa-teknika hau garatzeko jarraitu beharreko gidoia adierazi da.
Horrez gain, hainbat galdera daude eta galdera horiek oso baliagarriak izango dira eskatutako informazioa ondo ulertu den jakiteko.