Deskripzioa: Jarduera honetan aztertuko da erabilitako lagina zenbateraino datorren edo ez datorren bat, lurralde bakoitzari dagozkion ehunekoak aintzat hartuta, horietan bizi diren biztanleen benetako ehunekoekin. Informazio estatistikoa modu kritikoan aztertuko da beraz, lortutako informazioa errealitatearen isla izan dadin ehuneko horiek bat etorri behar dutelako edo ezberdintasunak justifikatzen dituen arrazoiren bat egon behar delako. Informazio adierazteko ikuspegitik, ehunekoak aztertu eta alderatzeko sektore-diagrama garrantzitsua dela esan behar da.
Gaitasun gakoak:
- Matematika, digitala, soziala eta hiritarra
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Erabileraren testuingurua:
Zailtasun maila:
1