Deskripzioa: Taula batean jasotzen diren datuak ondo irakurtzen ikasteko bide bat, taulan falta diren datu batzuk osatzea da; horrela, taulako informazio ezberdinak ondo alderatu ahal izango dira. Adibidez: laginak duen pertsona kopuru osoa 3.252 bada, eta horietako 1.645 emakumeak badira, gizonen kopurua honela ondorioztatuko dugu: 3.252 - 1.645 = 1.607. Antzera lor daitezke falta diren gainerako datuak.
Gaitasun gakoak:
- Matematika, digitala, soziala eta hiritarra
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Erabileraren testuingurua:
Zailtasun maila:
1