ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00026_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan, datu estatistiko absolutuen eta erlatiboen erabilerarekin lotutako hainbat arazo aurkezten dira. Datuak bilatzea eta datuak behar bezala interpretatzea oso garrantzitsuak dira. Hau da, taulak irakurri eta ondo ulertu behar dira. Halaber, problemen ebazpenak txukunak, ondo adieraziak eta arrazoituak izan behar dira. Tauletan adierazten ez den arren, Nafarroako eremu euskaldunean egindako inkesta bateko datuak jaso dira; horregatik, hizkuntza horren erabilera-balioak Nafarroako biztanle guztien artean izango zirenak baino altuagoak dira. Arreta handiz irakurri behar dute informazioa, eta gero kritika egin, benetako ondorioa atera ahal izateko.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Kritikoa, arrazoitua

Gaia/k:

  • Datu absolutu eta erlatiboak

Zailtasun maila:   1   1. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Problemak

Denbora:   50 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   1.